ZUZENBIDE PENALA
15 urte baino gehiagoko esperientzia dugu arlo penalean, gure ordezkatuei hasieratik eta prozedura osoan zehar laguntzen diegu. Zigor-arloko prozesu batek zer dakarren dakigunez, eremu pertsonala nabarmentzen dugu, prozeduraren defentsa teknikoa alde batera utzi gabe.
Esperientzia-urteek eta horrelako prozedura baten inguruan sortzen diren egoeren ezagutzak gure konpromisoa areagotzen dute, hasieratik amaierara arreta indibidualizatua eta hurbilekoa eskainiz.
Era guztietako kereilak eta salaketak egitea.
Komisarian deklarazioak egiten laguntzea.
Ikertu gisa deklarazio judizialetan laguntzea.
Epaiketa azkarrak eta delitu arinengatiko epaiketak.
Zigor-arloko prozedura laburtua.
Prozedura arrunta eta batukaria.
Adingabeen jurisdikzioa (Fiskaltza eta Adingabeen Epaitegia).
Ordena publikoaren aurkako delituak.
Bidegabeko jabetzearen eta iruzurraren delituak.
Intimitatearen eta norberaren irudiaren aurkako delituak.
Osasun publikoaren aurkako delituak.
Alkoholemiak eta gidabaimenik gabe gidatzea.
Lesio-delituak.
Mehatxu- eta derrigortze-delituak.
Eta abar