Duela ia 20 urte sortutako Iruñeko abokatu bulegoa da ZUZENKI, 2019an kooperatiba juridiko bihurtu zena. Elementu honek bulegoaren funtsa ondo definitzen du: elkarrekin egindako lana, berdinen arteko lankidetzan oinarritua eta helburu beraren bila.

Argi daukagu Justizia eta Zuzenbidearen arteko aldea, eta horregatik, gure lan-filosofia ondorengoa izan da beti: guregana jotzen dutenen arazoak konpontzeko helburua duen abokatutza eredu baten defentsa, bizi garen ingurunea ahaztu gabe. Zuzenbidea, bokazio gisa ez ezik, ezagutza tekniko zabalak eta etengabeko eguneratzea eta prestakuntza eskatzen dituen praktika gisa ere ulertzen dugu. Horregatik, denboraren poderioz, taldea giza mailan hazten joan da, diziplina anitzeko bulegoa bihurtu da, eta gure ekintza edo lan eremuak zabalduz joan dira.

HOBE EZAGUTU GAITZAZU:

Leire Martin

LEIRE MARTIN CESTAO

  • Zuzenbidean Lizentziatua (Nafarroako Unibertsitate Publikoa – 2003).

  • 2004tik. Iruñeko Abokatuen Elkargoko letradua.

  • Zuzenbide penalean, familian eta Arlo laboraleko inkapazitateetan espezializatua.

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Departamentuko (Zigor Zuzenbidea) irakasle elkartua 2016tik.

  • Prestakuntza teoriko-praktikoa bitartekaritza zibilean, merkataritzakoan, penalean eta familiakoan, uztailaren 6ko 5/2012 Legeak, auzi zibil eta merkataritzazkoetako bitartekaritzari buruzkoak ezartzen duen bezala, Justizia Ministerioak baimendutako zentroan.

  • Euskara eta gaztelera.

Josu Beaumont

JOSU BEAUMONT BARBERENA

  • Zuzenbidean Lizentziatua (UNED – 2012).

  • 2013tik. Iruñeako Abokatuen Elkargoko letradua.

  • Zuzenbide zibilean, administrazioarekiko auzietan eta penalean espezializatua.

  • TRADISNA elkarteko aholkularitza juridikoaren arduraduna: garraio, trafiko, arbitraje-batzorde eta abarretan espezializatzea.

  • Finantza-erakundeentzako kontabilitate-ikastaroa.

  • Euskara, frantsesa eta gaztelera.

Amaia Santesteban

AMAIA SANTESTEBAN ZIGANDA

  • Zuzenbidean Lizentziatua (Nafarroako Unibertsitate Publikoa – 2014).

  • 2015tik. Iruñeako Abokatuen Elkargoko letradua.
  • Zuzenbide Laboral eta Penalean espezializatua.
  • Enpresa eta autonomoen aholkularitza zerbitzuko arduraduna.
  • Euskara eta gaztelera.

ARANTXA ETXABARRI GARCIA

  • Zuzenbidean Lizentziatua (Nafarroako Unibertsitate Publikoa – 2003).

  • 2004tik. Lizarrako Abokatuen Elkargoko letradua (gaur egun jardun gabe).

  • Esperientzia abokatu laboralista gisa. Gaur egun, kooperatibaren kudeaketaz, administrazio-lanez eta gure bezeroei arreta emateaz arduratzen da.
  • Euskara eta gaztelera.

“Zuzenki Alhokularitzak zerbitzu egokia ematen digu 2007 urtetik hasita. Langile finak izateaz gain, haien gertutasuna sentiarazten digute eta dena euskaraz… segi horrela!”

“Zuzenkin, euskarazko zerbitzua emateaz gain, gurekin aritzen diren langileen eskubideak dituzte beti abiapuntu eta hori guretzat oso garrantzitsua da. Eguneroko harremanean, arretaren gertutasuna eta prestutasuna jasotzen ditugu”

“Duela 8 urte Zuzenkin jarritako konfidantza berresten dugu. Beraiekin batera gure lan etorkizunean urratsak ematea erraza izan da, haiekin lan egitea erraztasunaren sinonimoa baita. Gure alor profesionaleko zalantza, kezka, poz, zailtasun eta hazkuntza guztien gidalagunak dira”