LAN-ZUZENBIDEA

Lan-zuzenbidean adituak gara, prozedura hasi aurretik eman beharreko pausoen eta aukeren aholkularitza ematen dugu. Kaleratzeen, soldata-desberdintasunen, zuzenbideko erreklamazioen, familia-kontziliazioaren, autonomo faltsuen, ezintasunen, gizarte-segurantzari egindako erreklamazioen eta lan-ikuskaritzaren aurreko salaketen erreklamazioak izapidetzen ditugu, besteak beste. Betiere arreta pertsonalizatu eta hurbiltasunez, gatazkak modurik egokienean konpondu ahal izateko.

  • Kaleratze objektiboak, bidegabeak eta diziplinazkoak.

  • Soldata-erreklamazioak.

  • Lan-baldintzen funtsezko aldaketak.

  • Lanerako ezintasunak.

  • Enpresaren eta langileen arteko auziak.

  • Kitapenak kalkulatzea.

  • Mobbing.

  • Erretiro- eta baliaezintasun-pentsioak izapidetzea.

  • Mugikortasun funtzionala eta geografikoa.

  • Opor-egunei buruzko aferak.

  • Enpresen leku-aldaketak.

  • Lan-istripuak.

  • Lan Erregulazioak.

  • Aldi Baterako Lan Erregulazioak (EREak).

  • Oinarrizko eskubideak.

  • Diziplina-zehapenak aurkaratzea.

  • Autonomo faltsuak.

ZALANTZA JUDIRIKOREN BAT DUZU?

Guri galdetu