FAMILIA ZUZENBIDEA
Familia Zuzenbidean adituak gara. Ildo horretan, bikotekidearekin, seme-alabekin, erregimen ekonomikoarekin eta abarrekin lotutako prozesu guztiak izapidetzen ditugu.
Gure bezeroen beharrak entzutea da gure lana, behar horietara hobekien egokitzen diren konponbideak aurkitzen laguntzeko eta, dagokion kasuan, aldeen arteko akordioak lor ditzaten. Akordioa posible ez denean, gure bezeroak aholkatzen eta defendatzen ditugu auzibide baten bidez.
Bestalde, familiarekin zerikusia duten beste gai batzuk ere aholkatzen eta kudeatzen ditugu, hala nola seme-alabatasuna, tutoretza, kuradoretza, ezgaitasuna eta oinordetza-zuzenbidearen ondoriozko gaiak.
Dibortzioa eta elkarren arteko adostasunez banantzea.
Bikoteko kideen arteko adostasunik gabeko dibortzioa eta banantzea.
Elikadura: eskaera eta zenbatekoa aldatzea.
Ezkontzaren deuseztasun zibila.
Zaintza eta jagoletza: neurriak ezartzea eta aldatzea.
Hitzarmena edo epaia ez betetzeagatiko demandak.
Guraso-ahala baliatzeari buruzko prozedurak.
Ondare erkidearen jabekidetza desegitea.
Ezkontzaren ondasun-eraentzaren likidazioa.
Aitatasuna aitortzeko eta aurkaratzeko prozedurak.
Ezgaitasun judizialak. Tutorea edo kuradorea izendatzea.