


Duela ia 20 urte sortutako Iruñeko abokatu bulegoa da ZUZENKI, 2019an kooperatiba juridiko bihurtu zena. Elementu honek bulegoaren funtsa ondo definitzen du: elkarrekin egindako lana, berdinen arteko lankidetzan oinarritua eta helburu beraren bila.
Argi daukagu Justizia eta Zuzenbidearen arteko aldea, eta horregatik, gure lan-filosofia ondorengoa izan da beti: guregana jotzen dutenen arazoak konpontzeko helburua duen abokatutza eredu baten defentsa, bizi garen ingurunea ahaztu gabe. Zuzenbidea, bokazio gisa ez ezik, ezagutza tekniko zabalak eta etengabeko eguneratzea eta prestakuntza eskatzen dituen praktika gisa ere ulertzen dugu. Horregatik, denboraren poderioz, taldea giza mailan hazten joan da, diziplina anitzeko bulegoa bihurtu da, eta gure ekintza edo lan eremuak zabalduz joan dira.
HOBE EZAGUTU GAITZAZU:

LEIRE MARTIN CESTAO

JOSU BEAUMONT BARBERENA

AMAIA SANTESTEBAN ZIGANDA

ARANTXA ETXABARRI GARCIA

“Zuzenki Alhokularitzak zerbitzu egokia ematen digu 2007 urtetik hasita. Langile finak izateaz gain, haien gertutasuna sentiarazten digute eta dena euskaraz… segi horrela!”

“Zuzenkin, euskarazko zerbitzua emateaz gain, gurekin aritzen diren langileen eskubideak dituzte beti abiapuntu eta hori guretzat oso garrantzitsua da. Eguneroko harremanean, arretaren gertutasuna eta prestutasuna jasotzen ditugu”

“Duela 8 urte Zuzenkin jarritako konfidantza berresten dugu. Beraiekin batera gure lan etorkizunean urratsak ematea erraza izan da, haiekin lan egitea erraztasunaren sinonimoa baita. Gure alor profesionaleko zalantza, kezka, poz, zailtasun eta hazkuntza guztien gidalagunak dira”
